top of page

URDURITASUNA KUDEATZEKO 5 AHOLKU

Adi! Artikulo hau nire esperientzia profesional eta pertsonalean oinarritutako aholku eta gakoez osatzen da, eta ebidentzia bibliografikoa kontsultatuta idatzi izan arren, ez du balio antsietate krisiei eta tankerako egoera mentalei aurre egiteko, hortaz, horietako bat bizitzen ari bazara, mesedez, psikiatriako edo zure osasun zentroko profesionalekin jarri harremanetan,edo lagunduko zaituen erreferentziazko norbaitengana jo. Beharrezkoa da osasun mentala behar bezala zaintzea, eta horrenbestez, gaixotasun eta gertaerak hala katalogatu eta tratatzea. Beraz, parentesi (ez horren txiki) hau eta gero, has gaitezen gaurkoarekin. Mila esker eta gozatu irakurketaz!

Gaur egungo gizartean “tentsioan” eta “urduri” egotea errendimendu maila handiarekin eta “gauzak serio” hartzearekin lotzen da, etengabe egoera estresagarri batean egoteak ekar ditzakeen ondorioak kontuan izan gabe: buruko minak, loaren asaldura, janguran aldaketak... Ni oso pertsona urduria naiz, eta ia 24 urte eta gero argi daukadana da, ingurukoek mesede egin nahi izanda, sarri erabili duten “lasai egon!” horrek EZ NAUELA LASAITZEN; horregatik, ondorioak ekiditzeko asmotan, nire trikimailu propioak garatu behar izan ditut lasaitu ahal izateko. Beraz, hemen azalduko dudana abiapuntutzat har dezakezun arren, helburua zure erraminta pertsonalak sortzea izango da. Hortaz, hor doakizu zerrendatxoa!


1. EZ ERREPIKATU ZURE BURUARI ZEIN ESTRESAGARRIA DEN BIZITZEN ARI ZAREN EGOERA. Ziurrenik, egoera estresagarri batean baldin bazaude (gizarteak hala ulertuta) zure gorputzak nahikoa “arrisku” abisu izango ditu adrenalina jariatu eta jariatu aritzeko, horregatik, EZ da komeni zure buruari behin eta berriz errepikatzea zein egoera zailean zauden, organismoak bere lan fisiologikoa berdin egingo duelako, eta pentsaera ezkor horrek gurpil-zoro batean sartzea besterik ez dizu eragingo. Taldean baldin bazaude, adibidez, ahalegindu beste eztabaida-gai bat aukeratzen.


2. DISTANTZIA HARTU ETA ANALISIA EGIN. Posible baldin bada, distantzia hartu eta pare bat minutu erabili egoera analizatzeko: “ezagutzen duzun espazio batean al zaude? Aurretik bizi izan duzu tankerako egoerarik? Hala bada, nola egin zenion aurre? Aldiz, lehen aldia bada, zein erraminta edo ezaugarri dituzu honi aurre egiteko?” Adibide praktiko bat erabiliko dut.


Kotxeko azterketa batean zaude eta hau aurkezten zaren bigarren aldia da. Analisia egin dezagun:

​ALDE TXARRAK

ALDE ONAK

Aztertzaile bat egoteak, orokorrean, urduritasuna eragiten duen zerbait da.

Egoera ez da berria, beraz, zein jokaera eta nola ebaluatuko zaizkizun ezagutzen duzu.

Aurreko esperientzia txarrak (suspenditu izanagatik) baldintzatu zaitzake.

Aurreko aldian egindako akatsei arreta berezia jar diezaiekezu.

3. PLANIFIKATU. Aurretik egin dugun ariketa berbera, momentuan ez ezik, aurretik ere egin dezakegun zerbait da, ahal den neurrian, zure jokabideak eta estrategiak planifikatzeko (nahi duzun eta sakonen egin dezakezu!). Osasunaren Munduko Erakundearen (OME) arabera, behin baino gehiagotan erretzeari uzten ahalegindu diren erretzaileek, saiatu ahala, gero eta probabilitate gehiago izaten dituzte lortzeko, hain zuzen ere, horrenbeste ahalegin egin izanagatik, beraien indargune eta ahulguneak hobeto ezagutzen dituztelako. Orain badakizu, trebatu, praktikatu eta planifikatu zure esku dagoena, momentuan egoera kontrolatzeak urduritasun maila murrizten lagunduko dizu.


4. EZ PLANIFIKATU. Aurretiaz gure esku dagoena antolatzea ondo dago, baina kontuan izan, zure eskemetatik kanpo ager daitezkeen aldaera ugari egon daitezkeela, horregatik, garrantzitsua da etorriko diren bezala hartzen ikastea; eta nahiz eta momentuan erreakzio negatibo bat eragin dezaketen, naturala dela jakin, eta espazioa eman zure sentipen horri. Behin onartuta, aurrera jarraitu zure planarekin (posible bada) eta bestela, inprobisatu!


5. Azkenik, egiten duzuna egiten duzula, urduritasuna maneiatu edo ez, ez ahaztu zure burua zoriontzen! Baliagarria izango zaizuelakoan, lasai egon eta aurrera bolie!



Nerea Zubizarreta Montero




148 views0 comments

Recent Posts

See All

Polit eta garbi

Uda garaia heldu da, eta badatoz hondartza, eguzkia, izozkiak, bikinia… eta depilazioa. Barkatu, emakumeen* depilazioa (gizona bazara, lasai egon zaitezke). Zure buruari min hori egin nahi ez diozun a

Eztia eta mingotsa

Zure mundua paradoxa bat da niretzat: eztia eta mingotsa isilarazi egiten nau eta ez dakit zergatik otzan bilakatzen nauelako edo agian hitzak lapurtzen dizkidalako eta hitz horiek irentsi zulo beltz

Mugaz gaindi

Mugak desagerrazi ditu pandemiak mundu guztian zehar. Estatuak ez ezik, itsasoak ere zeharkatzeko gai izan da gaitza eta han-hemenka, inoiz baino gertuago sentitu ditugu alboan sentitzen ez genituen h

bottom of page