top of page

Maltratatzaileak gara

Norbere burua gaizki tratatzea barneratuta daukagun akzioa da, normalizatuta. Egunero atentatzen dugu gure buruaren kontra sistema kapitalista honi men eginez, bizi garen errutinaren gurpil-zoroaren parte da. Gizarte azkarregi honetan gure gorputza entzun eta maitatzea ekintza politikoa da, iraultzailea. Militantziarik zintzoena.


Logale al zara? Kafeina hartu. Gorputza aktibatu. Gehiago. Gose zara? Snack bat irentsi. Ordenagailu parean pintxo pare bat jan, segi lanean. Azkarrago. Lagunarekin luze eta sakon hitz egiteko beharrik al daukazu? Whatsappa bota, hobeto. Naturarekin kontaktua izan eta kirol pixka bat egin nahi duzu? Kiroldegian spinning egin 45 minutuz, eta kito. Orain politago.


Globalizazioak, anglizismoak ez bakarrik, bizitza eredu azkarregi bat ezarri digu, aldebakarreko “ekarpenak” eginda, eredua garbia da: gizon zuria, diruduna, lanez lepo dago eta hala nahi du, etxeko kontuetan kolperik jotzen ez duena, haurrak edukitzea bizitzaren zikloan sartzen da, baina haiekin egoteko “astirik ez” daukana. Emakumea lorontzitzat dauka etxean. 20 urteko neskei begira dago zigarroa ahoan daukala. Eredu hori du helmuga. Bikaintasuna. Gehiago eta hobeto. Politago. Azkarrago. Kapitalistago.


Joder. Eta zer gaur luze egin nahi badut lo? Eta zer ez badut nire %120a ematen lanean? Eta zer ez baldin badaukat beharrik nire burua apaindu eta moldatzeko? Eta zer horrela maite badut? Ez badut gaizki tratatu nahi, baizik eta entzun… jakin zer behar duen uneoro, eta asetu. Gozatu, eta traketsa izan. Ez horren ona, eta ez horren polita. Makala, “konfort gunean” gelditzen dena. Aurrez-aurreko hizketaldi luzeak maite dituena. Entzun ditzagun gure gorputzen iraultzen askatasun oihuak.


Onartua izan nahi dut, babes nazazu. Maitatu, zurea naizelako.


Nire mugak ezagutzen dituzu, errespeta itzazu: ezin dezaket guztia “ago” egin. Ez dut nahi.


Atsedena behar dut, gelditu eta arnasa hartzea.


Nire erritmoak jarraitu nahi ditut: egunean ganorazko 4-5 otordu egitea nahiko nuke, gehienez 8 orduz lan eta gutxienez 7 orduz lo.


Aspaldi egiten ez dugun eta hainbeste gustatzen zaigun hori berreskuratu nahi dut. Gozatu.


Maite ditudan pertsonak sentitu nahi ditut. Pandemia garaian bizi bagara ere, harreman seguruak sor ditzakegu: besarkadak, laztanak, begirada xamurrak… faltan ditut. Zaindu dezagun gure osasun mentala.


Naturarekin kontaktua behar dut.


Bakarrik nagoen uneak maite ditut: hausnartu eta nigan zentratzeko. Ni neu entzuteko.


Barre egin nahi dut, sabeleko mina nabari arte. Begiak malkoz beteta, bakarrik eta lagun artean. Lasaitasunez.


Negar egiteko askatasuna ere sentitu nahi dut. Nire sentimendu guztiak azaleratzeko askatasuna, edonon. Zilegi da “zer moduz” guztien erantzuna “ondo” ez izatea.


Besteek errespea nazaten nahi dut. Ez da azalpen gehiagorik behar.


Ondo tratatu ditzagun gure gorputzak, bakarrak dira eta.

55 views0 comments

Recent Posts

See All

URDURITASUNA KUDEATZEKO 5 AHOLKU

Adi! Artikulo hau nire esperientzia profesional eta pertsonalean oinarritutako aholku eta gakoez osatzen da, eta ebidentzia bibliografikoa kontsultatuta idatzi izan arren, ez du balio antsietate krisi

Polit eta garbi

Uda garaia heldu da, eta badatoz hondartza, eguzkia, izozkiak, bikinia… eta depilazioa. Barkatu, emakumeen* depilazioa (gizona bazara, lasai egon zaitezke). Zure buruari min hori egin nahi ez diozun a

Eztia eta mingotsa

Zure mundua paradoxa bat da niretzat: eztia eta mingotsa isilarazi egiten nau eta ez dakit zergatik otzan bilakatzen nauelako edo agian hitzak lapurtzen dizkidalako eta hitz horiek irentsi zulo beltz

bottom of page