top of page

Maiatzak 28. Osasun menstrualan nazioarteko eguna

Maiatzak 28 nazioarteko Higiene Menstrualan eguna da, ta ondio be, hilekua zikiña dan mezuak sartzen jaku leku danetatik. Azkenaldiko polemikaik entzunena xaboi eta toallita marka famatu baten harira izen da, honek ataratako iragarki batzun harira. Bertan, aluko zikinkeixia urakin bakarrik faten eztala edo ezustekuen hilekua agertziak sortu biharreko lotsia azpimarraketan zien trankil asko. Zorionez, eragile askok indako eskaerak ta gero, markiak iragarkixa erretirau zauen.


Geure buruai gaur egun hilekuakiko tabua edo gutxiespenak zegatik mantenketan dien galdeketarakuen, hilekuai buruzko ideia taldia eraikitzen lagunketan dauien egoera edo erreferentietan topau bihou erantzuna. Publizidadia da ideia horreik manteniruten lagunketan dauen horreitako bat. Iñondako ezta sorpresia izengo komunikabidien boteria euren interes ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalen arabera gure erabaki eta siñismenak moldaketako. Holako mezuak txikitatik xurgatzen dittugu telebista zein sare sozialetatik, barnien erroketan jaku eta sortzen douen identitateko parte bihurtzen die, gure hilekuakin daukouen harremanan parte.


Mezu honeik argi uzten dauiena hezkuntza menstrual gabezia da: hezkuntza honei esker eukikou bakarrik gure ahalduterako bihar biharrezkua dan informaziñua, eta holan lortuko dittugu hilekuan inguruen sortutako paradigmia aldaketako baliabidiak.


Orduen, 3 punto argitzia gustauko jaten egun honen baittan eta holako iragarkixen aurka:

  1. Geure bagina bakarrik garbitzeko gai da, eztau gehixau biher. Alua garbitzia garrantzitsua da, baiña urakin bakarrik nahikua litzake. Gaiñontzekuak kapitalismuan estrategiak die bihar artifizialak sortzeko, eta aluak usein txarra daukola edo bere useiña kamuflau ein biher dala moduko siñismenak elikatzen jarraiketako. Aluak alu useña dauko, ez gaz zikin. Egokitxutako xaboiak erabili geikela? Noski, baiña ezta biharrezkua.

  2. Hilekua ezta drama bat, ezta nazkagarrixa, ezta lotsagarrixa, ezta ezkutatu biharreko zerbaitx. Ideiok eztuzkue iñolako faboreik itxen, hilekuan estigma haunditxu baño eztaue itxen eta gauza gogaikarri eta mingarri moduen bermatu, asko urrunduz benetan transmitirutia gure douen ideiatik: hilekua bizitzako gertakari positibo bat dala, bizi seinu garrantzitsu bat.

  3. Hilekuak eztauko zetan atia ustekabien jo, gorputzeko prozesu fisiologiko bat da, ezta magia. Jakin geike eta jakitxia komeni da gaiñera hilekua noiz eukikouen, erregistruak eruen geikelako hilabetez hilabete gure ziklizidadia ulertzeko ta gure biharrei barnetik entzunaz erantzuten. Bukatu ein bihou hilekuangan kontrolik eztaukouenan siñismenakin. Azken baten ziklua ezagutziak boteria emuten duzkulako geure ongizatia hobetu ahal izeteko.

25 views0 comments

Recent Posts

See All

URDURITASUNA KUDEATZEKO 5 AHOLKU

Adi! Artikulo hau nire esperientzia profesional eta pertsonalean oinarritutako aholku eta gakoez osatzen da, eta ebidentzia bibliografikoa kontsultatuta idatzi izan arren, ez du balio antsietate krisi

Polit eta garbi

Uda garaia heldu da, eta badatoz hondartza, eguzkia, izozkiak, bikinia… eta depilazioa. Barkatu, emakumeen* depilazioa (gizona bazara, lasai egon zaitezke). Zure buruari min hori egin nahi ez diozun a

Eztia eta mingotsa

Zure mundua paradoxa bat da niretzat: eztia eta mingotsa isilarazi egiten nau eta ez dakit zergatik otzan bilakatzen nauelako edo agian hitzak lapurtzen dizkidalako eta hitz horiek irentsi zulo beltz

bottom of page