top of page

Leiho bat zabaltzera goaz. Ateak izten dizkigutenetan, edo izten ditugunetan, kanpoan zer den begiratu eta hura ulertzen hasteko. Leiho txiki bat, bertatik ikusten dugunetik, barrura begira jartzeko.


Etxeko leihoetatik ikusten dugu kalean gertatzen dena... ikusten dugu, gure begiradari ikustarazten dioguna. Baina, gure leiho txikiko prismak gure kaleak ikusteko gai besterik ez dira... baina zer dago beste aldean? Ikusmira zabaldu eta hortzimugak zeharkatzeko gai izango gara agian egunen batean... guk ulertzeko, eta ulertarazteko, kanpoan den guzti horrek egiten gaituela. Herriak egiten duen bezala hizkuntza, hizkuntzak herri egiten gaituen bezala. Hizkuntzak egiten gaituela gu eta guk egiten dugula hizkuntza. Elkarren lekuko garela.


Gutasun horrek ordea, baditu milaka forma, gutasun horrek baditu milaka aurpegi, milaka bizipen eta borroka. Euskarak dituen bezain beste, agian. Miñak, ilusioak, amorruak eta ametsak... nahiak eta ezinak.


Leiho bat zabaltzera goaz, barruan bizi ditugunak, kanpora zabaltzeko...baina batez ere, kanpoan den guztia barrura sartzeko. Hausnartzeko, pentsatzeko, eztabaidatzeko, ideiak garatzeko... herri hau sortu behar badugu, euskaraz pentsatzen hasteko. Gutasun hortatik, herri bezala, gure arrazoiak eta irudiak euskaraz sortzeko…


Leiho bat ireki dugu, berandu baino lehen, ateak zabaltzea posible izateko. Herri hau, euskaratik eta euskaraz berrasmatzeko.


Garikoitz Igartua

62 views0 comments

Recent Posts

See All

Polit eta garbi

Uda garaia heldu da, eta badatoz hondartza, eguzkia, izozkiak, bikinia… eta depilazioa. Barkatu, emakumeen* depilazioa (gizona bazara,...

Eztia eta mingotsa

Zure mundua paradoxa bat da niretzat: eztia eta mingotsa isilarazi egiten nau eta ez dakit zergatik otzan bilakatzen nauelako edo agian...

Opmerkingen


bottom of page