top of page

Ittoko gare!

Pandemiak ittoko gaittu, musukuak ittoko gaittu, herrixen egon biherrak ittoko gaittu, balkoi-epailliak ittoko gaittu, polizia kontrolak ittoko gaittu, legiak ittoko gaittu, baiña danan gañetik, informaziñuak ittoko gaittu. Edo bertan ittoko gare, gurau dozuen moduen.


Aitortukot baieztapen horrek barregura apur bat sorketan dustela, samin puntu bateaz. Egixa da gaur egun edozein gairi buruzko tonaka informaziño daukogula eskura, baiña argi dau be ez dauela ezertarako balixo. Informaziñuak bere horretan ez dauko ezer aldatzeko botereik. Funtsien, infoxzikauta bizi garela esango nauke, ittota. Gai berdiñei buruzko milaka ikus puntu desberdin jaso geinke aldi berien, eta danek esango daue eurena dala egixa. Holaxe sortu die danondako ezezagunak dien gaixetan adituak, harri azpixetatik be, inolako iragazki barik jasotakua zabalketan dauienak. Horregatik daukogu elurra plastikozkua dala edo musukuen barruen larbak dazela dutsienak, beste batzuen artien.


Hortaz, agerixen geraketan da pentsamendu kritikuan biharra. Zailla da oso, eta erantzun zein emaitzak milisegundotan lorketara ohittuta gazen honetan, ondio zaillaua. Esfortzua eskaketan dau, eta akaso kazetarixen lanien intrusismo puntu bat be: behin irakurri nauen moduen, norbaittek eurixa dala badutso eta beste batek ezetz, geure lana ez litzake bixei sinesgarrittasun berdiña eskainketia izen biherko, leihua zabaldu eta geure kabuz begiraketia baizik.


Zalantzatu, irakurri, informaziñua kontrastau eta kontzientzia eraiki. Ittota hiltzia benetako mehatxua dan itsaso honetan, hauxe izengo da eta geure salbagaillu onena.


Idoia Sanchez

66 views0 comments

Recent Posts

See All

URDURITASUNA KUDEATZEKO 5 AHOLKU

Adi! Artikulo hau nire esperientzia profesional eta pertsonalean oinarritutako aholku eta gakoez osatzen da, eta ebidentzia bibliografikoa kontsultatuta idatzi izan arren, ez du balio antsietate krisi

Polit eta garbi

Uda garaia heldu da, eta badatoz hondartza, eguzkia, izozkiak, bikinia… eta depilazioa. Barkatu, emakumeen* depilazioa (gizona bazara, lasai egon zaitezke). Zure buruari min hori egin nahi ez diozun a

Eztia eta mingotsa

Zure mundua paradoxa bat da niretzat: eztia eta mingotsa isilarazi egiten nau eta ez dakit zergatik otzan bilakatzen nauelako edo agian hitzak lapurtzen dizkidalako eta hitz horiek irentsi zulo beltz

bottom of page