top of page

“Eta beitu, zenbatu, gehitu...”

Amaitu da alarma egoera. Edo, hala iragarri digu behintzat telebistak... amaitu dira etxera nahitaez joan beharreko orduak, nahi dugun lekuetara mugitzeko mugak edota kalean lagunekin lasai harremantzeko zenbait traba. Eta bai, ez dugu ukatuko, urte honek utzitako zenbait zama arindu direla guretzat, egoera pandemikoak utzitako ondorio emozionalak geroz eta pisu handiagoz zapaltzen gaituen hontan.


Honekin batera, askatasun oihuak zetozen madrildik, eta iluntzetako garagardoarekin batera irentsi ditugu guretzat... askatasun oihuak han-hemenka herriko hamaika kantoietan eta bai, ogi apurrak eman dizkigute beste behin aske izaten jarraitzeko gure kaioletan. Normalitate berriaren kaioletan. Etxetik emantzipatu ezinean, gazteon prekarizazio prozesu basatian, ikasleonganako presio itogarrian, neska* gazteenganako etengabeko zapalketan edo egunetik egunera handitzen ari den jazarpen polizialean, aske. Sinestarazi nahi izan digute, askatasuna norberak nahi duena egiteko eskubide bat besterik ez dela, modu indibidualean garatzen dela eta gure ongizate pertsonalean bakarrik sentitzen dela.


“Eta beitu, zenbatu, gehitu, ondokoak baino mozkor luzeago bat...” horrela dio kantuak, eta horretan ari gara: “ Eta beitu, zenbatu, gehitu ondokoak baino modelo berriago bat...”


Alarmak berriz piztu eta gazteok datorrenaren aurrean batera erantzuten hasteko ordua da, guk jakin badakigu, askatasuna modu kolektiboak soilik eman daitezkela eta. Gozatu baina adi egon, gaur gaueko garagardoen biharamuna betikotu nahi ez badugu behintzat...


Garikoitz Igartua

42 views0 comments

Recent Posts

See All

URDURITASUNA KUDEATZEKO 5 AHOLKU

Adi! Artikulo hau nire esperientzia profesional eta pertsonalean oinarritutako aholku eta gakoez osatzen da, eta ebidentzia bibliografikoa kontsultatuta idatzi izan arren, ez du balio antsietate krisi

Polit eta garbi

Uda garaia heldu da, eta badatoz hondartza, eguzkia, izozkiak, bikinia… eta depilazioa. Barkatu, emakumeen* depilazioa (gizona bazara, lasai egon zaitezke). Zure buruari min hori egin nahi ez diozun a

Eztia eta mingotsa

Zure mundua paradoxa bat da niretzat: eztia eta mingotsa isilarazi egiten nau eta ez dakit zergatik otzan bilakatzen nauelako edo agian hitzak lapurtzen dizkidalako eta hitz horiek irentsi zulo beltz

bottom of page