top of page

Norbaitek azalduko al dit zergatik auto-ilara batean gaudenean, beti dagoen pertsona bat bozina jo eta jo aritzen dena? Bere klaxonaren soinuak eragindako uhinek kotxeak mugitu eta auto-ilara arintzeko gaitasuna izango balute bezala. Zergatik gara horren lissstoak? (bizpahiru s-rekin, amorru gehiago eman omen du).


Zeinen erraz jabetzen garen besteek izaten dituzten akatsez, baina zein izkutuko bihurtu nahi ditugun gureak. Bestea seinalatzen pasa dezakegu bizitza, hark, beste aldetik, guri berdina egiten digula jakin gabe... Eta ze pena.


Gure burua seinalatu eta akatsak ezagutu eta onartzean errazago bihurtzen da dena, eta umoretik, askoz hobeto. Zuhaitz Gurrutxagaren hitzetan, denborarekin, arazoetaz barre egiten dugunean, txikiago bihurtzen dira pertzepzioan, leunago, irakurterrazago... Gakoa: denbora-tarte hori ahalik eta laburren izatea.


Hala ere, umorearen limiteak jomuga izan dira sarri, eta beharbada, ez da zilegi guztiaz barre egitea, pandemiaz, esaterako. Baina beti egin dezakegu barre gure buruaz egoera horretan, gure jokabideez, erantzunez... Adibidez, zenbat aldiz erabili izan dugu gel hidroalkoholikoa, eskuak xaboi-uraz garbitu beharrean? Musukoa aldatu ez, baina zein polita erosi dudan! Anbulategiko aulkietan nahiago dut esertzea saihestu, baina tabernako aulkia etxera eramateko prest nago inork kendu aurretik...!


Absurdoak gara batzuetan, baina horretaz jabetzea eta guk geuk norbere burua seinalatzea da lehen urratsa. Egin dezagun barre, beraz, gaur. Orain.


Post-data: hortik badabil whatsappeko ahots-mezu bat zera dioena: bakarrik bueltatuko direla normaltasunera lehen ere normalak zirenak... Hau pandemia bat dela, ez mirari bat. Eta zuzen.


Nerea Zubizarreta Montero

41 views0 comments

Recent Posts

See All

URDURITASUNA KUDEATZEKO 5 AHOLKU

Adi! Artikulo hau nire esperientzia profesional eta pertsonalean oinarritutako aholku eta gakoez osatzen da, eta ebidentzia bibliografikoa kontsultatuta idatzi izan arren, ez du balio antsietate krisi

Polit eta garbi

Uda garaia heldu da, eta badatoz hondartza, eguzkia, izozkiak, bikinia… eta depilazioa. Barkatu, emakumeen* depilazioa (gizona bazara, lasai egon zaitezke). Zure buruari min hori egin nahi ez diozun a

Eztia eta mingotsa

Zure mundua paradoxa bat da niretzat: eztia eta mingotsa isilarazi egiten nau eta ez dakit zergatik otzan bilakatzen nauelako edo agian hitzak lapurtzen dizkidalako eta hitz horiek irentsi zulo beltz

bottom of page