top of page

TOPONIMIA

Aretxabaletako izen toponimikoak jasotzen gabiltza. Galduz doan gure ondare hau ahal dugun adinean jasotzea da gure asmoa.

 

Gure bilketa, ahoz ahokoa da, horretarako hainbat eta hainbat elkarrizketa egiten ditugu. Lekuko izenak  eta hari lotutako hainbat kontu jasotzen ditugu.

 

Ibilaldi gidatuak antolatzen ditugu, nahi duenak,  herriko hamaika txoko bere izenez, bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Ibilaldi bakoitza,  hainbat azalpen, argazki eta argibidez osatutako liburuxka batetan  jasotzen dugu. 

Liburuxka guzti horiek liburu batean argitaratzeko lanetan gabiltza, merezi duela uste dugulako.

 

Egiten gabiltzan lanaren atal txikiak erakusten joango gara, nahi duenak begiratu bat eman diezaion. Edozein zuzenketa edo ekarpen, benetan eskertuko dugu helbide honetara bidaltzen badituzue:  euskara@loramendielkartea.eus

12. IBILBIDIA - KORTABURU

KURTZEBARRIKO TOPONIMUAK

"Kurtzebarri, atxabaltarron eta leintztarron agintari balitz bezala, burua altsatzen dugunean parez pare daukagun mendia. Erromesen antzera, egun seinalatuetan bertara joaten gara, berori gurtu beharra sentitzen dugu nonbait.

Argazkiak ez duen arren Kurtzebarrik mesezi duen kalitatea, bertako toponimoak erakustea merezi du, dudarik gabe"

PANORAMIKA 3 zenbakituta.jpg

Dokumentua deskargatzeko sakatu hemen

4. IBILALDIA - OTALA ZELAI ETA JOAKIN ARANA

4.ibilbidea.png

4. ibilaldi honetan Otalazelaiko erromeriari buruz eta Otalako dorreari buruzko bitxikeriak aurkituko dituzue. Hortaz gain, Loramendi elkarteari izena ematen dion Joakin Aranaren istoria ero irakurgai edukiko duzue. 

Dokumentua deskargatzeko sakatu hemen

bottom of page