top of page
LUDOTEKA
Algara Ludoteka 4-12 urte bitarteko haurrentzat jolas eta harremanetarako zerbitzua da, bertan, jolasa baliabide nagusitzat erabiliz hainbat helburu lantzen dira.
Euskarazko zerbitzu ludiko batetik abiatuta, haurren eskubide eta beharrei erantzungo dien aisialdi egitasmoa gauzatzea da gure helburu nagusia.
Helburu zehatzagoei erreparatuta, hauek dira gure lanaren ardatza osatuko dutenak: haurren parte hartzea, haurtzaroari garrantzia ematea, euskararen erabilera sustatzea, herriko eta Euskal Herriko kulturaren transmisioa, inklusio eta aniztasuna, baloreak (sormena, autonomia, elkarbizitza, elkarlana, errespetua, tolerantzia eta askatasuna), harremanak eta ingurumenaren ezagutza eta errespetua.

ALGARA LUDOTEKAKO ABESTIXA
bottom of page