top of page

AUZOKO

Atxabaltako errealitate kultur anitza eta eleanitza ezagutu, berdintasunean oinarritutako elkarbizitza eraikitzeko eta guztion arteko komunikazioa euskaraz jorratzeko egitasmo xume, horizontal eta parte-hartzailea da. Guzti hau emateko, nahitaezkoa da proiektu osoan zeharka integrazioa lantzea, bereziki etorkinen komunitatean arreta jarriz, beraien beharrizan espezifikoak kontuan hartuz, etorri berriak diren eta bertan bizi diren herritarren artean aukera berdintasuna sustatzeko helburuarekin. Honetaz gain, komunitarioagoa den xedea ere edukiko luke proiektuak: herrian dagoen aniztasuna ezagutaraztea eta honen beharra eta positibotasuna erakustea.

  1. Herrian dagoen aniztasuna (izan sexu, arraza, etnia, egoera fisiko, sexu orientazio, hizkuntza…) eta bere garrantzia erakutsi,

  2. Euskaratik urrun dauden herritarrengana heltzeko kanalak hobetzea, guztien parte hartzea bermatzeko aukera berdintasuna sustatzen duten erremintak eskainiz.

  3. Europar Batasunetik kanporako etorkinez gain, herrian bertan bizi diren kanpotik etorritakoak diren pertsonengana ere hurbiltzea, Aretxabaletako errealitate kulturala eta linguistikoa bistaratuz eta balioa emanez.

  4. Proiektu honen egitasmoak Aretxabaletan dauden elkarte edota erakundeekin elkarlanean garatzea, ahalik eta anitzena izan dadin.

bottom of page